2020ko irailaren 2a Atzo argitara atera zenez, 27 urteko emakume bat prostituitzera behartu dute Artikan (Nafarroa). Horren harira, hiru pertsona ari dira ikertuak izaten. Emakumeak berak azaldu duenez, iruzurren bidez konbentzitu zuten Venezuelatik Euskal Herrira etortzeko, spa batean masajista modura lan egingo zuela hitzemanez. Gero, ordea, Artikako pisu batean prostituitzera behartu zuten behin, mehatxuak tarteko.
[Biolentzia Estrukturala]: Emakume bat mehatxatu eta prostituitzera behartu dute Artikan gedar.eus/aktualitatea/b…
Erantzun
Sartu