Zenbait txiolarik erreparatu diote RNE Espainiako irrati publikoak bere artxiboetatik berreskuratu duenari: Itoiz taldearen 1984ko azaroko kontzertu grabaketa bat, Radio 3 irratiko Discópolis saiorako egin zena. Hemen dago entzungai. 1984ko azaroaren 16an grabatu zen. Egun hartan Madrilen ziren Itoizko lagunak, eta goizean "Sesión tesoro" deitzen zuten saio bat grabatu zuten Casa de la Radio egoitzako 2. musika estudioan (arratsaldez kontzertua eman zuten San Juan Evangelista kolejio maiorrean). Soinu-altxorrak merezi du iruzkintxo bat.
Ziurrenez Musikaz blai diskaren biraren kontzertuen azkenetakoa izango zen, Espaloian diska publikatu aurretik. JC, Foisis, Jimmy eta Anttonez gain, baliteke kasu honetan Jean-Marie Ecayren ordez Arturo Blasco gitarra jolea izatea beraiekin, taldearen gertuko iturrien arabera.
Berezitasun modura, kantu inedito eta berezitasun batzuk baditu kontzertuak:
Zuzeneko bizi eta energikoa da, oso soinu onarekin. Itoizen jarraitzaileentzat harribitxi bat, aspaldian agindutako film dokumentalaren zain.
Grabaketa entzuteko, hemen: https://www.rtve.es/m/alacarta/audios/discopolis/discopolis-11048-concierto-tesoro-rne-itoiz-18-08-20/5647009/?media=rne
Erantzun
Sartu