Erraza egiten zaigu argazkiak partekatzea sare sozialetan, baina ez hainbeste (borondatea izanda ere) Wikipediara kargatzen, non benetan argazki libre eta berrerabilgarri eta partekagarri bihur ditzakegun gure argazkiak. Handik, euskarazko Wikipediak edo beste edozein hizkuntzatakoak erabil ditzake irudiok. Tresna bat aurkitu dut Twitterretik bederen argazkiak Wikipediara igotzeko, eta tutorialtxo bat prestatu dut.
Batetik, kontuan izan Wikipediako argazkiak (eta beste fitxategi multimediatikoak) kargatzen direla Wikimedia Commons deritzon tresnan. Bestetik, Twitterretik igo behar badituzu irudiak, zeureak izan daitezela. Hau da, ez igo zuk Urliak txiokatu duena, eta zuk txiokatu baduzu irudi bat, zeuk egina izan dadila.
Goiko ñabaradurak kontuan harturik, zera egin:
Irudi bat edo irudi zerrenda agertuko da, eta bat igotzeko ematean beste interfaze hau.
Izenburu eta deskribapenaz gain, idatzi mesedez Add category atalean: Requested for Basque Wikipedia eta beste kategoria izenik, egokirik baldin badakizu. Era berean Permission atalean, zurea bada argazkia, kortxete arteko {{own}} jarri.
Tresna erabili duen lagun bat David Montero teknofilo arabarra, zeinak Araba Herriz Herri ekimenean ateratako irudiak ari den igotzen Commons-era. Horrela, bere irudiak aprobetxatu daitezke artikulu desberdinak ilustratzeko. Adibidez:Osma / -uri atzizkia.
Erantzun
Sartu