Teknologia albisteak

Distantzia soziala ikasgelan, joko txoro bat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-09-01 : 09:49

SocialDistancing.wtf domeinuan joko txoro bat aurkituko duzu, ez besterik: irakasle bat zara gela batean, eta ikasleak mugitzen hasiko dira. Teklatuko geziekin egin ezker-eskuin eta aurrera-atzera, eta ikasleak ebitatzen saiatu. Ikasleak, hasi, txintxo hasten dira, bakoitza bere mahaian eta distantzia batekin, baina zaila da minutu bati eustea.

Jokoak ez du ezer demostratzen, jakina: ez da egoera erreal baten simulazioa, baina ikasturte hasiera nola datorren ikusita, arreta deitzeko puntu bat izan daiteke. 

EAEko ikastetxeei dagokienez, "protokolo orokor" bat iritsi zaigu, gaztelerazko bertsioan (egongo da euskarazkoa ere, baina ez dugu lortu, barkatu). Hemen daukazue, kontsultatu nahi izanez gero.

Goio Telletxea euskal intermauta baten txio batetik ezagutu dugu jokoa.

.wtf domeinuarekin erreferentziatzen dugun Sustatuko historiako lehen webgunea da bide batez: 

https://www.socialdistancing.wtf/

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago