Teknologia albisteak

1986ko udako jai batzuetako kontakizun basatia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-09-03 : 15:01

Erreportaia historiko interesgarria Alean, Arabako euskarazko agerkarian. Hala Bedi, Kortatu, Korroskada, Cicatriz, blusak eta punkiak aurrez-aurre, molotov koktelak, metraileta-tiro segidak... Horiek denak daude Gasteizko 1986ko jaien kontakizun honetan, Mikel Buruaga kazetariaren kronikan.

 

Honela hasten du kronika Buruagak: "1986 urte berezia izan zen. Euskal Herri osoan pil-pilean zegoen punk mugimendua, eta Arabako hiriburua ez zegoen eztanda kontrakulturalaren eraginetik kanpo. Are gehiago, Euskal Rock Erradikalaren fenomenoaren barruan, talde ospetsuenetako batzuk arabarren lurraldean sortu ziren: La Polla Records, Hertzainak, Cicatriz, Potato eta antzeko talde ugariri esker, nazioarteko erreferentzia bilakatuko zen punk eszena indartsua gorpuzten ari zen Gasteizen."

Hala Bedik antolatutako "3. jai alternatiboak" izan ziren haiek Gasteizen, eta San Keremos edo Ateoen Eguna bezalakoak antolatu ziren. Hilaren 6an, Amnistiaren Aldeko Egunean, 4.000 laguneko protesta martxa, eta goizaldean, Hala Bedik antoltutako kontzertua izan zen Kortatu, Korroskada eta Cicatriz taldeekin.

Gero etorri zenaren pasarte gogoangarriak:

«Polizia Nazionala agertu zen orduan (...) Natxo Cicatrizek bere burua defendatzera animatu zuen jendea, eta taldeak jotzen jarraitu zuen, pilotakadak saihestuz».

«Ehun bat blusa manifestazioaren aurka oldartu ziren, makilaz armaturik; ekintza horrek borroka nahasi bat eragin zuen, eta, horren ondorioz, aurkako eta aldeko blusa taldeen arteko liskarrak gertatu ziren...»

Osorik irakurtzeko,Alean.

 

Erantzun

Sartu