2020ko bigarren hiruhilabeteko salmenten laburpena egin du Canalysek eta aldaketa historikoa gertatu dela azpimarratu dute. Historian lehenengoz, Huawei marka txinatarra da munduan mugikor gehien saldu dituen enpresa, azken urteotako liderra, Samsung korearra, gaindituz. Huaweik 55,8 milioi gailu saldu ditu eta Samsungek 53,7 milioi.
Lider berria dugu gailuen munduan. Azken 10 urteotan Apple eta, batez ere, Samsung izan dira markarik handienak, baina apiriletik ekainera bitarteko datuak aztertuta, Huawei izan da mundu guztian zehar telefono gehien saldu dituen marka, Estatu Batuek egin dioten blokeoa gaindituz, gainera.
Koronabirus garaiko datuak dira eta argitzeko dago zein eragin izan duen pandemiak telefonoen salmentetan eta marka aukeraketan. Izan ere, Huawei %5 jaitsi da iazko datuekin alderatuta, baina Samsungek %30eko jaitsiera izan du garai berean. Koronabirusaren krisialdiaren ostean ekonomia txinatarra munduko beste herrialdeetakoa baino lehenago berpizteak izan dezake eraginik Huaweiren datuetan.
Mugikor-salmenta handiena Txinan izan da, askogatik, azken hilabeteotan, eta herrialde hartan Huaweik ez dauka lehiakiderik. Samsungek merkatuaren %1a besterik ez du Txinan; Huaweik, aldiz, bere telefonoen %70 bertan saltzen du. Huaweiren salmentak munduan barrena %27 jatsi badira ere azken hilabeteetan, Txinan %8 igo dira.
Kontuan izan behar da, gainera, Huaweik Estatu Batuen blokeoari egin behar izan diola aurre. Googlek ematen dituen zerbitzuak erabili ezinda, marka txinatarrak indar handia egin du zerbitzu berriak garatzen, mapa-zerbitzu berriak erabiltzen eta bere gailuetarako APPak egokitzen. APP Galleryk hazten jarraitzen du eta dagoeneko bigarren app dendarik erabiliena da, Apple dendaren aurretik.
Sin esperanzas de un desbloqueo por parte de Estados Unidos para mejorar su situación en el mercado global, Huawei ha decidido incrementar la promoción de sus recursos propios y de su nueva estrategia de interfaz única con servicios propios. Esta misma semana la compañía lanzó nuevos servicios que sustituyen a los de Google para invitar a los desarrolladores a traer más aplicaciones a sus celulares, mientras la App Gallery sigue creciendo y ya es la segunda tienda de apps más popular del mundo.
...............
Argazkia: Kārlis Dambrāns, Flickr, cc-by-sa.
Azken paragrafoa itzuli gabe itzuri zaizue.