Twitterrek aukera berria jarri du martxan aste honetan bere Web edo PC interfazean: nork erantzun zure mezuei aukera dezakezu. Berez gaituta dagoen aukera "denek erantzutekoa" da baina murriztu dezakezu zuk jarraitzen duzun kontuetara edo txioan aipaturiko kontu zehatzetara.
Goiko irudian ikusten duzuen bezala, euskaratuta dago aukera, baina ez oso txukun, nolabait esatearren. Lehen aukera lehenetsia da gauzak orain arte bezala uzten dituena, edozeinek erantzuteko aukera librea. Beste bi aukerak dira:
Hori bai, badirudi txio murriztu hauek edozeinek bertxiotu ditzakeela, baita iruzkinekin ere. Hemen froga.
Dirudienez, aukera murriztaileak aukeratzea beti egin beharreko ariketa da, ezin da hobespenetan ezarri (edo ez dugu jakin nola). Hau da, beti dago hobetsia guztien erantzunen aldaera, murriztekotan txio bakoitzarekin egin behar duzu.
Euskaratze okerraren adibide pare bat, posteritaterako:
-----------
Erantzun
Sartu