Joxe Rojasen proposamena da: "Opor hauetan, egin #ilgoropil baten argazkia zure oporlekuan (etxean bada ere), partekatu Twitterren #ilgoropilakHorZehar traolarekin, eta parte hartu zozketa mundial batean!" Tematuta dago Rojas 'croissant' esateko, opiltxoaren etimologia eta forma selenitari jarraituz, ILGOROPIL esan behar zaiola euskaraz (Ilgora + opil). Hiztegiek onartu arte ez dut atsedenik Rojasek, eta sustapen kanopaina hau okurritu zaio orain.
Maite Goñi eta Gorka Juluio teknofiloek eman ziote ideia Rojasi Ilgoropilarekin argazkiak aterata Vienan.
Hortik abiatuz, hona lehiaketa zertan den:
- Ilgoropil bati argazkia atera, oporretan zauden leku horretan dagoela. Selfie bat baldin bada, askoz hobeto, baina ez baduzu nahi, ez da derrigorra zeu ere argazkian ateratzea.
- Parte hartzaile bakoitzak nahi beste argazki bidal ditzake, beti ere argazki horiek leku ezberdinetan egindakoak badira.
- Argazkia Twitterren argitaratu, #IlgoropilakHorZehar traolarekin. Ez, Facebook taldeko plataformek ez dute balio: ez Facebook bera ezta Instagram ere. Oso garrantzitsua da traola erabiltzea, robot bat jarriko baita martxan txio guztien jarraipena egiteko.
- Zure txioan, lotura bat jarri behar duzu orri honetara. Errazago gogoratzeko: https://labur.eus/ilgoropilak erabil dezakezu.
- Argazkiak bidaltzeko azken eguna 2020ko irailaren 11 izango da.
- Saria zozketa bidez egokitu zaio parte hartzaileetako bati. Zozketa irailaren 15 inguruan izango da, gutxi gorabehera.
Oparia peluxezko ilgoropil bat izango da, bidaian atseden hartzeko balio duten gauza horietakoa, argazkiagatik.
Erantzun
Sartu