Joan Mari Torrealdai hil da
2020-07-31 21:29
Erreferente eta eragile handi bat galdu dute euskarak, eta euskal kulturak, eta Euskal Herriak: Joan Mari Torrealdai hil da, 77 urte zituela. Euskal kulturako intelektual handietako bat izan da, eta euskalgintzako ekintzailea. Ia 60 urteko ibili oparoa utzi du. Eta, heriotzaren ondoren ere, zutik jarraituko dute haren altzoan sortutako eta hazitako proiektuek; besteak beste, BERRIAk, Euskaldunon Egunkaria-ren oinordeko egunkari nazionalak.
Txioak (20)
-
Iñaki Petxarroman @petxarromanBaldin bagara, zu bezalakoei esker gara. Adiorik ez, Joan Mari! Eskerrik asko eman diguzun guztiarengatik! berria.eus/albisteak/1850…
-
Miren Larrion @mirenlarrionBesarkada handia familia eta lagunentzat. Bere minbizia beti lotu zuen pairatutako torturekin. Hutsune ikaragarri handia uzten du ????berria.eus/albisteak/1850…MI7
-
Jon O. Urain @olano_urkiaBatzuen itzala eta uzten duten arrastoa handiegia da joan direla esateko. Sortutako ondarean bizi da #Torrealdai berria.eus/albisteak/1850… pic.twitter.com/JLJDeJZ31y
-
Inaxio Usarralde @inausarraldeBeltzena ere argira ateratzen zenbat ahalegin, Joan Mari? Eredu bikaina hik hasitako bidea. Ez diagu galtzen utziko. Besarkada estu bat hurrekoei! berria.eus/albisteak/1850…
-
ATOPIArpg @ATOPIArpgJoan Mari Torrealdai, guregan bego #Agentzia berria.eus/albisteak/1850…
-
Pello Urizar @pellourizarDuela 10 urte ezagutu nuen Joan Mari bere bizitzako beste pasioan: mendian, eta hasieratik egin zidan sakoneko eragina. Gogoan izango ditut berarekin igarotako uneak. Goian bego. berria.eus/albisteak/1850…
-
Arantxa Iraola @ArantxaIraolaAlJoan Mari Torrealdaik eta haren bueltako belaunaldiko hainbat gizon eta emakumek, urte zailenetan ere, euskara ardatz hartzeko egin zuten hautuak miresgarri egiten ditu; erakutsitako argitasunak eta adoreak, eredugarri. Eskerrik asko, Joan Mari! berria.eus/albisteak/1850…
-
Itsaso Lekuona @ItsasoLekuonaZein pertsona handiak eman dituen herri txiki honek berria.eus/albisteak/1850…
Erantzunak kargatzen...