Joan den astean jakinarazi zen Googlek Atlantikoa zeharkatuko du zuntz-kable indartsu bat jarri nahi duela Estatu Batuen eta Europaren artean, eta muturretako bat Sopelan izango duela. Toki berean du konexioa halako beste kable erraldoi batek, Marea izenekoak. Marea kablea Facebook eta Microsoft enpresen ekimenez jarri zen martxan 2017an, lanak 2016an hasi ondoren.
Googleren kablea Grace Hopper izendatuko dute, eta Estatu Batuetako konputazioko emakume aitzindari baten omenez. New York estatuko Long Island uhartea eta Europako bi puntu lotuko ditu, Kornualles Erresuma Batuan, eta Sopela Euskal Herrian. Oro har, Interneteko konektibitateko globala erraztuko du, baina Googleren zerbitzu batzuen arintasunean lagunduko omen du bereziki (Googleren beraren iragarpenaren arabera), esate baterako Google Meet, Gmail eta lainoko zerbitzuak.
Ez da kasualitatea izango kablearen muturretako bat Sopelan egotea. 2016an jakinarazi zen beste kable erraldoi bat egongo zela bertatik lotua Estatu Batuekin. Microsoft eta Facebook konpainien ekimena izan zen kasu hartan, eta kablea Sopelatik abiatu zen luzatzen... Bi hilabeteko lanen orndoren, Estatu Batuetako Virginiako kostaldera iritsi zen kable hura, Marea izenekoa. Orduan esan zenez, ozeanoan inoiz bota den kable bizkorrena izan zen Marea (160 Terabyte segunduko garraiatzeko gaitasunarekin.
Marea Sopelarekin lotu izana ere ez zen txiripa hitsa izan, 2001an beste lotura bat egin zelako bertatik Erresuma Batura 3.84 terabyteko gaitasunarekin (Tyco enpresaren kablea). 19. mendean, Sopelatik gertu, Getxoko Arrigunaga hondartzatik, beste kable bat luzatu zen Erresuma Batura, telegrafiako lehen konexioa Iberia eta Britainia Handiaren artean.
Googleren Grace Hopper kablearen gaitasunak gainditu egingo du Marearena, eta Googlek dioenez, teknologia berri batez etorriko da hornitua. Garraiatzeko gaitasuna 340 edo 350 terabyte segunduko garraiatuko ditu. Googlek berak dioenez, banda zabalera horrekin, 17.5 milioi pertsona egon daitezke 4K kalitateko streaming-a egiten aldi berean.
Hortaz, Sopelako kableen gaitasun hazkorra honela doa 21. mendean:
Erantzun
Sartu