Ion Lizarazu informatikariaren bitartez jakin dugu Telegram mezularitza zerbitzuak aukera bat duela, harpidetza-kanal publikoek duten edukia zuzenean ikuskatzekoa, harpidetu aurretik. Funtzio praktiko bat, ikusteko ea bidaltzen dutena interesekoa den, kadentzia egokian bidaltzen duten (gutxiegi edo gehiegi zure gustorako)... Norabide bakarreko kanal informatiboekin bakarrik funtzionatzen du, ez eztabaida taldeekin.
Hona, adibidez Berria eta Egunkariaren kanalak:
Kanal irakurgarriaren funtzio honek funtzionatzen du bai PC/Web bertsioetan zein mugikorrekoetan: azken horretan, Telegram instalatua baduzu, klik gehigarri batekin harpidetzeko aukera izango duzu.
Baliabide praktiko hau konbinatu dezakegu euskal edukia duten Telegram kabalen bildumekim. Bat Telegram Euskaraz taldeak antolatua da.
Bertan ageri diren kanalak zuzenean harpidetzeko helbidearekin ageri dira, adibidez, LAB sindikatuaren kanala: https://telegram.me/LABpublikoa edo https://t.me/LABpublikoa baina erreparatzen badiezue goian jarritako URL-ei, tartean /s/ bat jarrita kanal irakurgarria bilakatzen zaizu, honela: https://t.me/s/LABpublikoa
Esan bezala, honek norabide bakarreko informazio publikoko kanalekin funtzionatzen du. Game Erauntsia jokalarien komunitateak badu kanala, https://t.me/gamerauntsia baina saiatzen bagara /s/ trukoa egiten, ez dabil: https://t.me/s/gamerauntsia , elkarrizketa pribatuen kanala da Game Erauntsiarena, hori da koxka.
Beste baliabide bat kanal gehiago aurkitzeko... ba Telegramen bertan Euskalgram kanala, https://t.me/s/euskalgram
Erantzun
Sartu