Egungo teknologiaren erronketako bat da gero eta gailu txikiagoak egitea, gehienbat alor zientifikoan. Oraingo honetan, kakalardo eta neurri bereko intsektu (eta mikrorobotentzat) pentsaturiko GoPro kamerak aurkeztu dituzte. Gure begientzat erdi-ezkutuan dagoen mundu txiki hori hobeto ezagutzeko modu aparta.
"Intsektu batek daukan ikuspegia jasotzeko kamera arin eta haririk gabea sortzea izan da gure asmoa" esan du Washingtongo Unibertsitateko Shyam Gollakota ikerlariak, euren garapen berria Science Robotics aldizkarian aurkeztean.
Ondorengo bideoa ere aurkeztu dute, non kakalardoak jasotzen dituen irudiak mugikorrean ikusi daitezkeen. Gainera, kamera kontrolatzeko aukera ematen du APP batek, besteak beste, kamera alde batera eta bestera mugikotze aukera emanez.
Kakalardoekin egin dituzten saiakeren arabera, kakalardoek ez dute mugitzeko zailtasunik izan eta euren hilkortasun-maila ere ez da handitu kamera aldean eramateagatik.
Kamerak 1-5 frame segunduko jasotzen ditu eta 60 gradu mugitu daiteke ezker-eskuin. Bereizmen handiko irudiak jaso ditzake eta irudi panoramikoak ere bai.
Erantzun
Sartu