Teknologia albisteak

Ortziaren argazki txundigarriak 2020ko argazki astronomikorik onenen lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-08-21 : 10:29

Argazki astronomiko onenak saritzen ditu urtero Insight Investment Astronomy Photographer of the Year lehiaketak, eta 2020ko finalisten zerrenda aurkeztu du. Sari-banaketa irailaren 10ean izango da, online izan ere. Bitartean, finalisten irudi zoragarriekin gozatzeko aukera daukagu, besteak beste hemen bistaratu ditugun biak, Australiako zeru ikusgarria eta Jordaniako basamortuaren argazki kilikagarria.

Erresuma Batuko Greenwicheko Royal Observatoryk antolatzen du urtero sariketa hau, eta mota guztietako milaka argazki zoragarri aurkeztu ohi dira Insight Investment Astronomy Photographer of the Year sariketara. Merezi du ostera txiki bat ematea finalisten argazkien artean, non, besteak beste, Australian eta Jordanian ateratako bi hauek aurkituko ditugun. 

Lehenengoa, "Galactic Portal" izenekoa, Marcin Zajac argazkilari poloniarrak atera zuen Australiako Kiama herritxoan. Zajac leize txiki batean sartu zen bere kamerarekin, eta handik atera zuen Esne Bidearen irudi eder hau. Erdiko haitzen ezkerraldean Jupiter ere ikus daiteke.

Hurrengo hau, berriz, Jordaniako Wadi Rum basamortuan atera zuen Stefan Liebermann alemaniarrak. Basamortuko magia izendatu du argazkia, eta Ilargiaren Arana izeneko parajean atera zuen Marte iradokitzen duen irudi etereo hau. 

Irabazlea irailaren 10ean ezagutuko dugu.

Erantzun

Sartu