Teknologia albisteak

Hogei urte Felix Iñurrategi mendian hil zela

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-07-28 : 17:39

2000. urteko uztailaren 28an hil zen Felix Iñurrategi euskal mendizalea Gashrenbrum II Himalayako mendian, tontorrera iritsi ondoren beheranzko bidean.

Felix Iñurrategiren heriotzak eragin zuen kolpea gogoratu dute hainbat lagunek Berriak argitaratu duen kronikan.

Felix eta Alberto Iñurrategi 1967. eta 1968. urteetan jaio ziren, hurrenez hurren, Aretxabaletan, eta bikote gisa egin ziren neurri mendizale eta eskalatzaile ditugu. Eskaladan lehen urratsak eman ondoren, goi mendian espedizioak egiten hasi ziren. Lehen zortzimilakoak 1990eko hamarkadako lehen urteetan hasi ziren zortzimilakoetan marka ezartzen.

Haren ostean zortzimilakoak iritsi ziren. 1991 eta 2000 artean hamabi igo zituzten:

  • 1991: Makalu (8.465 m).
  • 1992: Everest (8.848 m).
  • 1994: K2 edo Chogori (8.611 m).
  • 1995: Cho Oyu (8.201 m) eta Lhotse (8.516 m).
  • 1996: Kanchenjunga (8.586 m), Nepal eta Shisha Pangma (8.046 m), Tibet.
  • 1997: Broad Peak (8.047 m), Pakistan.
  • 1998: Dhaulagiri (8.167 m), Nepal.
  • 1999: Nanga Parbat (8.125 m), Pakistan.
  • 2000: Manaslu (8.163 m) eta Gasherbrum II (8.035 m).

Felix hil ostean, Albertok beste bi zortzimilako igo zituen, munduko 14 gailur garaien marka osatuz:

  • 2001:Gasherbrum I (8.068 m), Txina-Pakistan.
  • 2002: Annapurna (8.091 m), Nepal.

Ilustrazio Karmelo Oñate marrazkilari eta ilustratzaile eskoriatzarrak egina da, heriotzaren 20. urteurren honetan oroigarri. Goienak argitaratu du, etahandik ekarri dugu hona.

Erantzun

Sartu