Gobernu Irekiaren Aldeko Ituna edo Open Government Partnership delakoa nazioarteko elkarte bat da gobernantza ireki baten aldeko neurriak sustatzen dituena. EAEko erakunde zenbait, Eusko Jaurlaitza buru dela, partaide da erakunde horretan OGP Euskadi ekimenaren bidez, eta ekintza plan berri baterako (2021-2023 egitasmoa) ideiak eta proposamenak bildu nahi ditu orain.
Planak bost konpromiso arte eduki ditzake, zerbitzuak ematean, programetan edo politiketan gardenagoak, parte-hartzaileagoak edo kolaboratzaileagoak izateko. Eta herritarrekin elkarlanean arituta definitu eta garatu behar da. Lehen fasean, proposamenak jasotzeko epea irailaren 13a arte dago zabalik. Iraila eta urria bitartean, proposamenak hautatzeko panelak egingo dira. Urrian "foro irekia! egingo da behin betiko proposamenak hautatzeko. Azaroan plana idatziko da, abenduan OGP-ri helarazteko.
Formulario honetatik bete daiteke proposamena, galdetegi eran. Zenbait alorretan eragiteko ideiak proposatzeko esango dizu galdetegiak... horietako batzuk, ezagunak, adibidez:
Baina une honetan, gai berri eta premiazkoa ere bai:
Proposamenak baloratuko dira irizìde hauen arabera:
Informazio gehiagorako, Open Government Partnership eta OGP Euskadi, zeina osatzen duten Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko Udalek eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak. Proposamenen formularioa,hemen.
Erantzun
Sartu