Teknologia albisteak

Time Line Curator, kronologia grafikoak egiteko tresna

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-07-28 : 11:47

Time Line Curator "denbora lerro" edo kronologia grafikoak egiteko tresna bat da. Beta fasean dagoen proiektua da, baina online bertsioa badabil. Testuzko data multzo bat emanez gero, edo URL bat non datak agertzen diren, grafikoa automatikoki sortzen du, eta hortik aurrera osa dezakezu lana. Dena dela, ingelesezko datekin moldatzen da, eta euskarazko kronologiak analisatuz gero, tarteko lana eskatzen du.

Euskarazko probak eginez, kronologia bat dakarren Wikipediako orri batekin saiatu gara: Frantziako Erlijio Gerrak, Hernike Nafarroako Frantziako errege bihurtu zeneko sasoi hura... Urteak detektatu ditu, baina ez egun zehatzak edo hilabeteak, eta halamoduzko grafiko bat eman digu. Barkatu, ez dugu asmatu ezta URL helbidea gordetzen ere. Horra emaitza grafikoa:

Hurrengo saiakerarako, Euskaldunon Egunkariaren auzi judizialaren kronologia hartu dugu Berriaren webgunetik. Kasu honetan, testuarekin lan pixkat hartu dugu, aipatzen den data bakoitza ingelesera bihurtuta. Hauxe emaitza

ixkat hobeto irten zaigu... akaso hobetu genezakeen ahozko epaiketaren epea sarturik, eta kolore kodeak desberdinduz auzi ekonomikoaren alorrari dagokionez. Instrukzioen orrian dago detaile gehiago nola egin hori. Adibide batzuk geureak baino txukunagoak jarraian:

Time Line Curator beta fase ia eternal batean dago Kaliforniako unibertsitate baten webgunean. Kodea, dena dela, librea da,Github-en dago, eta beraren gainean garapenak egin daitezke.

Zeure probak egiteko, Time Line Curator.

 

 

Erantzun

Sartu