Teknologia albisteak

Google Play Pass, harpidetza sistema Android aplikazioetarako

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-07-22 : 08:47

Google Play Pass harpidetza bidez mugikorreko jokoetan ibiltzeko aukera berri bat da. Web interfazeko informazioa gazteleraz aurkitu dugu, baina zure Android mugikorra euskaraz erabiltzen baduzu, sartu Google Play, hiru marratxoen menuan klikatu, eta hantxe duzu informazioa euskaraz zerbitzu berri joni buruz (pantaila euskaratu horiek itsatsi ditugu hau ilustratzeko).

Harpidetza motak

Harpidetutako kontu batek 5 partehartzaile izenda ditzake, familian edo lagunartean taldea osatzeko. Joko katalogo zabal bat dago, baina baita ere (diotenez) produktibitaterako tresnak, erlaxatzeko buruhauste eta denborapasak, eta podcastak ere bai. "Familiarentzako egokiak" direla edukiak dio Googlek.

Doako hilabete baten ondoren, harpidetza egin nahi baduzu 5 euro dira hilean (bueno, zentimo bat gutxiago: 4.99). Hileko harpidetzaren ordez, urte osokoa merkeago irteten da (30 euro).

Katalogoaren izaera

Agertzen diren joko eta aplikazio asko doan ere aurki daitezke Google Play app dendan, baina kasu gehienetan publizitate gehigarria izan ohi dute doako bertsioan, eta zertxobait pagatu behar da hori kentzeko. Google Play Pass-eko jokoetan publizitaterik ez da ikusiko.

  • Google Play Pass-ekin datozen jokoen artean: Stardew Valley, LIMBO, Lumino City, Old Man's Journey, The Tiny Bang Story Premium, RISK: Global Domination, Reigns.
  • Lanerako edo gauzak egiteko premium aplikazioen artean: Photo Studio PRO, TouchRetouch, Tasker, AccuWeather...

Behin Google Play Pass-en harpidetuta zaudela, Google Play dendako elementuen lehioetan, prezioaren ondoan Pass ikonoa ikusiko duzu (txartel edo puzzle pieza baten tankera duen lau koloreko gauza hori), hor klikaturik instalatu ahal izango duzu doan.

Era berean, zure Google Play aplikazioa ikono horrekin eraberrituta agertuko da bere beheko menuan, hortik aukera honetan sartzen diren aplikazioetara joateko.

Erantzun

Sartu