Teknologia albisteak

Elkanoren bizitza eta mundubira, audioliburu gisa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-07-17 : 17:37

Euskadi Irratiak "Juan Sebastian Elkano, kapitain baten biografia” emitituko du abuztuan, 13 ataletan eta podcast gisa jarraitzeko aukerarekin. Elkanoren bizitza eta lehen mundubiraren bidaia kontatzen dituen audioliburua. Webgune bat sortu du EITBk motibo honekin.

Munduaren lehen itzulia kontatzen duen audioliburua da, Elkanoren beraren ikuspuntua eraiki delarik errelatorako. Produkzioak Elkanoren bizitza errepasatzen du Getarian eta Afrikan, Sevillan Espezieriarantz ontziratu aurretik, espedizioaren prestaketak, bidaia bera, eta baita ondoren gertatu zitzaiona ere, Garcia Jofre de Loaisaren agindupean Moluketara egindako bigarren espediziora arte, non Elkanok bizia galdu zuen. Bidaia hartan, Andres Urdaneta gipuzkoarrarekin egin zuen topo, zeinak, urte batzuk geroago, itzulbidea edo Filipinetatik Ozeano Baretik itzultzeko bidea lortu zuen. Urdaneta Elkanoren testamentua sinatu zuen lekukoetako bat izan zen.

Elkano Fundazioak ekoitzitako dibulgaziozko proiektua da audioliburu hau. Julian Díaz historialariak egindako ikerketan oinarrituta dago.Díaz Itsasmuseum Bilbaoren "J.S. Elkano - Aztarnaren bila" erakusketaren komisarioa da, eta izenburu bereko nabigatzaileari buruzko biografia eguneratu baten egilea da.

Lau aktoreren ahotsak erabili dira, eta 13 ataletarik bakoitzak 12 minutu inguruko iraupena du. Euskal kostaldeko kantu tradizionalen aukeraketa zabal eta zainduak laguntzen du atal bakoitza.

Erantzun

Sartu