Twitterreko segurtasun huts handi batean, hainbat ospetsu eta enpresaren kontuak hackeatu dituzte bart gauean. Zuloa tapatzeko ahaleginean, Twitterrek ✓ check urdina duten kontu "baieztatu" guztiak geldierazi ditu, horien artean Iñigo Urkullu eta Maria Txibite lehendakarien kontu pertsonal eta instituzionalak. Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoaren presidentearen kontua aktibo dago, ez baitzuen berifikaziorik egina.
Urkullu eta Txibiteren arazoa ez da larria, ez haiek ez beste milaka kontu berifikatu edo check-urdindunek ezin dute oraingoz zuzenean txiokatu baina bai, ordea, bertxioak egin. Beste kalterik ez dute jasan kontu baieztatu gehien-gehienek. Baina bai, ordea, gutxi batzuek:
Kontu hauen kontrola galdu dute erabiltzaileek, eta ordu pare batez edo, egon dira txiokatzen bitcoin inbertsio bat egiteko dei bat. Joe Biden hackeatuaren irudia eta mezua hauxe duzue:
Bidenen mezuak zioen mila dolar inbertituz gero Bitcoin erosketa batean, bi mila jasoko zenituela bueltan. Amarru ebidentea da, "zuk mila gastatu, eta bueltan bi mila emango dizugu..." baina baieztatuko kontuetatik eginez, ematen du amua irentsi daitekeela.
Eta batzuek irentsi dute, baina hainbeste ere ez omen dira izan. Iturri batzuen arabera, Bitcoin kontu eraostzaileak 100.000 dolar inguru jaso ditu ordu erdian edo. Mila dolar jarri duten 100 pertsona besterik ez dira hori... Kontuan harturik milioika jarraitzailek ikusi izan dituztela mezu iruzurtiak, oso gutxik egin diete kasu. Mereziko ote zuen hack hau antolatzea errekaudazio horretarako?
Bitcoin bidez diru "errekaudazioa" egiteko kolpe hau Twitterreko enplegatuei zuzendutako "hacking soziala" izan da, Twitterrek berak jakinarazi duenez.Hau da, ez infiltrazio informatikoa baizik eta engainu pertsonalaren bidez zuloa egiteko modu bat. Ez dute detaile gehiago eman, baina kontu baieztatu edo berifikatuen gaiarekin lotura duela pentsa liteke: baieztatze prozesuak, azken finean, Twitter eta kontu-jabearen arteko kontaktu pertsonal bat eskatzen du unea batean; eta horrelako batetik Twitterreko "berifikatzaile" batek sarbide emango zion berifikazio sistemara erabu
Erantzun
Sartu