Twitterren edo Interneten magia dela esaten dute. Eskatu laguntza egiteko bitxi, interesgarri, emozionalki goxo baina zail batekin, eta jendeak asmatu egingo du. Horixe gertatu da irudi gisa dakargun margo honekin. Idahoko gizon baten etxean zegoen, eta gehiago jakin nahi zuen. Eta herriak (Txio-herriak) identifikatu ahal izan du.
Joxean Koret txiolariaren bidez zabaldu zen mezua. "Idahoko gizon batek laguntza eskatu dausta koadro honen edozein informazioa lortzeko. Antza, koadroan agertzen dan elizan, bere aitite (Bilbo) eta amama (Gernika) ezkondu ziren, Frankoren diktaduratik ihes egin aurretik. Koadroak "E. Ruiz" delako norbaitek sinatzen dau." 100 urte inguru izan ditzake irudiak, Koreten arabera. Bizkaiko ze bazterrek izango zuen itxura hori 1920. urteaaren bueltan edo?
Hasi dira txiolariak bila... Muxikako San Bizente ote zen, Forua kaskoa, Busturiako eliza, Larrabetzuko Goikoelexea...
Baina iritsi da baieztapena: Loiuko San Pedro Apostoluaren eliza da. Gaur egunean, txalet erako etxez inguratua neurri handi batean, baina bera da, dudarik gabe.
Margolariaren identitatea, ordea, argitu gabe dago oraindik.
Erantzun
Sartu