Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak atzo, eta datuak aztertzeko eguna gaur. Datuak mapetan ikuskatzeko aukera pare bat bereziki interesgarriak iruditu zaizkigu, Berriak egindako alderaketa bat, eta Albert Guillaumes ingeniari katalanak egindako ardatz bikoitzeko koloreztatzea.
Berria egunkariak infografia interesgarri mordoa osatu ditu, bere webguneko atal honetan. Mapabisualizazioetan, interesatu zaigu nola boto aldea neurtu duten udalerriz udalerri, boto ugaritzea edo murrizketa koloreztatuz. Alderdiz alderdi egin dezakezue alderaketa, edo boto kopuru totalarekin, abstentzioa neurtzeko (zeina, dakigun bezala, hazi egin den herririk gehienetan. Horixe erakusten du irudi honek; gune urdinxka bakar horietan botoemaile gehiago egon da, eta marroi ilunagoetan jaitsi egin da boto portzentaia. Marroien artean daude Bilbo eta Gasteiz hiriburuak, non partehartzea erdira ere ez den iritsi.
Alderaketa alderdiz alderdi egin dezakezue beheko aukeretan klikatuz. Kontsultatu https://www.berria.eus/bereziak/hauteskundeak-u12/mapa.php?urtea=2020&mota=aldea
Beste mapa bat Albert Guillaumesek egin du. Kolore kode bikoitza erabili du koloreztatzeko udalerri bakoitza, ardatz bertikalean abertzaletasuna eta ez-abertzaletasuna neurtuz, eta horizontalki ezker-eskubi ardatza ezarriz. Horrela, herri batetik pasatzen badugu sagua, ikusiko dugu herri horren kolorea zein ardatz konbinaziok markatzen duen. Pantaila irudian Legutio dakusagu, adibidez:
Probatu Guillaumesen mapa hemen: http://albertguillaumes.cat/euskadi/
Erantzun
Sartu