Teknologia albisteak

Urkulluren abesti aukeraketa: 'Gogoa non dugu'

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-07-13 : 18:03

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EAJren garaipen argia izan da emaitza argiena, Iñigo Urkullu lehendakariaren lidergoaren sendotzearekin (bere koalizio formula, PSE-EErekin, are indartuagoa irten da gehiengo osoarekin). Hauteskunde gaueko agerraldian pozez zegoen logikoki Urkullu, baina akaso sorpresa bat ere eman zigun, Gogoa Non Dugu abestea erabaki zuenean.

Gontzal Mendibil eta Xeberri kantarien kantua da Gogoa Nun (sic) Dugu. Bittor Kapanagarenak dira hitzak, eta 1976ko itxura nahiko iraultzaileko disko batekoak dira, Zaurietatik dario.

Diskoa kantu zuzen eta latz batekin hasten da: Kapitalismoak.

Kapitalismoak dakarren
katai ta zapalketa
izan dadila guretzat
indar askatzailea.

Nagusi lantokietan
baserri ta eskoletan
gure herriko nausiak
izan arte aurrera.

Aurrera langiledia
aurrera herri-gizona
etsaiak puskatu arte
jo dezagun aurrera.

Langile, nekazariak
euskaldun guztiak
ez dezagun gura herrian
klase diferentziak
egin dezagun biharko
Euskadi sozialista bat.

Iñigo Urkulluren aukeraketa, Gogoa non dugu, gehiago da aldarri idealista bat, ez agerian abertzalea ere:

Gogoa nun dugu, gazteok zer gara
indarrak alkartu eta goazen hauzira.

Aker zahar bat ezarri dauskue jainko
baina gu haren menpean ez izango
akerkume izan baino hiltzea nahiago.

Egia esan eta, hartzen dugu egurra
hala ere ez dugu onartzen gezurra
bihotza tinko ta urrun dugu beldurra.

Bide latza benetan igan behar duguna
nahiz eta egunetan dana dan iluna
noizbait helduko da amets dugun eguna.

Tira ba, entzun dezagun lehendakaria:

Erantzun

Sartu