Abuztuaren 2a arte dago epea Errenteria Film Laburren Jaialdira lanak aurkezteko. Errenteriako Udalak antolatuta, herritarren artean eta eskualdean ikus-entzunezko arteak sustatu eta garatzeko helburuz egiten jaialdi hau urtero, eta 25. edizioa izango da aurtengoa.
Gaia eta generoa libreak izango da (fikzioa, animazioa, dokumentala, …) eta ekoizpenak 2019ko urtarriletik aurrera eginak izan beharko dute, edozein hizkuntzatan, baina euskaraz edo gaztelaniaz ez badira, azpititulatuak izango dira (euskaraz edo gaztelaniaz). Film laburren iraupena ez da 15 minututik gorakoa izango.
Hemen ikus daitezke 2019ko lan sarituak. Ideia bat izateko...
Abuztuaren 2a arte, lanak aurkeztea da kontua, baina lehen iragazki bat egingo da horiekin: 30 eta 35 lanen artean aukeratuko dira, azaroan egingo den Film Laburren Jaialdian. Azaroaren 26tik 28ra, lehiaketarako hautatuko lanak proiektatuko dira, 28an bertan jakinaraziko da epai-mahaiaren erabakia eta azaroaren 29an sari banaketa ekitaldia egingo da.
Sariak hauek izango dira:
Lanak aurkezteko Festhome.com plataforman alta eman beharko da, eta bertatik igo lana. Informazio zehatzagoa, hemen.
Erantzun
Sartu