Teknologia albisteak

Fugaku, munduko super-ordenagailu berri eta indartsuena, Covid-aren aurka

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-07-13 : 08:27

Konputazioaren munduan, super-ordenagailu berri bat gailendu da Japonian. Fugaku du izena eta Koronabirusaren pandemiari lotutako kalkuluetan erabiltzen ari da jada.

Zabaldutako datuen arabera, 415 eta 513 petaflops gaitasuna du, eta horrek bikoiztu baino gehiago egiten du aurreko errekorra: Summit superordenagailu estatubatuarrarena. Era berean, Summitek baino askoz CPU edo ordenagailu-unitate bakan gehiago ditu lotuta super-konputazioan; 7.2 milioi Fugakuk, non Summitek 2.4 milioi dituen. Hala ere, CPU edo core kopurua ez da guztia, munduko 4. super-ordenagailuak, Sunway TaihuLight txinatarrak 10.6 milioi baititu, baina emaitza geldoagoarekin, 100 petaflops inguru.

Hona konparazio taula bat:

Ordenagailuaren indarra neurtzeko estandarra FLOPS delakoa da; koma higikorreko eragiketa-kopurua segundoko (Ingelesetik: Floating point Operations Per Second). Dagoeneko, etxeko ordenagailuetan ditugun prozesadoreetan dexenteko indarra egon daiteke, teraflops bateko txartel grafikoak ez dira arraroak, adibidez. Tera- eta peta- eskalak ulertzeko, hemen taula:

Ikusten den bezala, exaflops gaitasunetik gertu daude jada super-ordenagailuak.

Fugaku eta Summit ordenagailuen arteko beste desberdintasun eta antzekotasun batzuk:

  • Erakunde publikoetan ari dira biak lanean, Fugaku Japoniako RIKEN delako ikerketa zentroan, Koben; eta Summit Tennessee estatuan (AEB), Oak Ridge National Laboratory.
  • Azpiegitura informatikoa Fujitsuk egin du Japoniakoan, IBM-k Estatu Batuetakoan.

Fugakuren arduradunek egindako kalkulu batzuen berri eman dute jada:

Erantzun

Sartu