"Ahaztu dugu Hondakinen %50 birziklatu behar direla?"
Izenburuko galdera zuzen eta latz horrekin prestatu du mintegia UEUk datorren uztailaren 16rako, Eibarren: 2020. urtea, Ahaztu dugu Hondakinen %50 birziklatu behar direla?
Hondakinak aztertzerakoan etxeko hondakin solidoei begira jarriko dira mintegian. Era honetako galderei erantzurea da kontua:
- Zenbat hondakin sortzen dugu egunero? Hondakinak, jerarkiak, zenbat da konpostagarria?
- Non eta noiz da hondakina edo lehengaia?.
- Ze helburu bete behar ditugu 2020rako?
Mintegiak halako ardatzak ere definitu ditu eztabaidarako:
- Negutegi-efektua eta CO2a. Hiri Hondakin Solidoen kudeaketa eta tratamenduak. Hausnartu.
- Erraustegiak dira sostengarriak? Eztabaidagarria.
- Konposta. Aukeratu onena.
Pandemia garai hauetara egokitutako formatua izango du mintefiak: Hizlari eta ikerlariek telematikoki zabaldutako informazioa, datuak eta ikuspuntuak eztabaidatuko dituzte Eibarren presentzialki. Eta informazio osagarria bertan aurkeztuko da, UEUren egoitza nagusia den Markeskoa jauregian.
Izen-ematea eta egitarau zehatza, hemen.
Irudian, Zubietako erraustegia (Gipuzkoa), Noaua Usurbilgo agerkaritik.
Erantzunak kargatzen...