Teknologia albisteak

Elkardesign, diseinu estrategikorako gida bat euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-07-07 : 12:09

Elkardesign diseinu estrategikoko prozesuak enpresetan integratzeko gida bat da. Mondragon Unibertsitateak zuzendu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta Mondragon taldeko enpresa batzuen inplikazio zuzenarekin (Logikaline eta Ausolan, zeintzuen hurbilpenak detailean jasoak dauden gidan). Orain gida (euskaraz zein gazteleraz) kaleratu dute, beste batzuek ere diseinu estrategikoa enpresetan integratzeko.

Diseinu Estrategikoa, gida honen arabera, ez da irudi edo grafikagintza kontua. Aplika daiteke edozein lan ingurunetan: industria, zerbitzuakm administrazio publikoa... Eta bost ardatzen inguruan definitzen da:

  1. Pertsonetan zentratuta. Erabakiak hartzeko oinarri nagusia da arazoa gizakiaren ikuspegitik ulertzea eta arazo horretan parte hartzen duten pertsonen beharrizanak ezagutzea.
  2. Emozioak eta esperientziak irudikatu. Diseinatzaileek kontzeptu abstraktuak lantzen dituzte, hala nola pertsonen beharrizanak eta esperientziak. Horretarako, produktu edo zerbitzu jakinekin bizitako emozioak irudikatzea ahalbidetzen duten tresna bereziak erabiltzen dituzte. Tresna horiek zera errazten dute: beharrak identifikatzea eta esperientziak diseinatzea.
  3. Produktu eta zerbitzuak prototipatu. Prototipoek ideien baliozkotasuna ebaluatzeko aukera ematen dute, horiek implementatzeko ahalegin handiak egin aurretik.
  4. Huts egitetik, azkar ikasi. Diseinu Estrategikoak ziurgabetasuna eta hutsegiteak ekiditen laguntzen du. Akatsak zenbat eta lehenago antzeman, gutxiago kostatuko da beharrezko hobekuntzak egitea.
  5. Pertsona guztiak inplikatu. Diseinu Estrategikoa elkarlanekoa da: Proiektu edo zerbitzuarekin erlazionaturiko pertsona guztien ikuspegiak integratzen ditu, arazoa bere osotasunean gainditzen duten emaitzak lortzeko.

Gehiago jakiteko, noski, irakurri gida bera,hemen.

Erantzun

Sartu