Teknologia albisteak

Twitterreko eragin-zirkuluak marrazteko tresna

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-07-05 : 10:13

Aste honetan jarri dira modan bat-batean. Twitterreko norberaren zirkulua marrazten duen aplikazioa. Geuk ere egin dugu aproba geure kontuarekin, eta horra emaitza.

Aplikazio sinple bat da, Chirpty.com helbidean aurkituko duzue. Sartu zuen erabiltzaile izena, eta segundu batzuetan, zirkulua prest. Zerrenda bat ere ematen dizu, hurbiltasunagatik nor geratzen zaizun gertuen edo urrutien. Horra Sustaturi dagozkion zirkuluak (3.eko zerrenda moztu dugu irudirako):

Egia esanda, ez duzu zure kontutik egin beharrik ere, edozein chirpty.com/user/ERABILTZAILEizen jarriz gero URL batean emaitza bera lortuko duzu. Hortxe Egunean Behin jokoaren zirkulua:

https://chirpty.com/user/eguneanbehin

(gogoratu, bidez batez, gaur amaitzen dela joko horren 4. denboraldia... udako oporraldiaren aurretik geratzen dena da zuzeneko berezia, telefonoak opari tartean, datorren asteazkenean, uztailak 8, 21.30etan).

Erantzun

Sartu