Teknologia albisteak

Telelan eta egokitzapen digitalerako laguntzak jaso dituzte EAEko 279 enpresak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-07-04 : 17:39

Eusko Jaurlaritzaren sustapen ekonomikorako erakundeak, SPRIk, 2020an arlo digitalean babestuko diren proiektuen berri eman du. 279 proiektu dira guztira Industria Digitala laguntzetara aurkeztu eta onartu direnak, 2.36 milioi euroko aurrekontua dutelarik.

Aurkeztu, 465 aurkeztu ziren, baina erdiek pasatxo lortu dute laguntza, ohikoan 8.000 euroko kopuru ertainekoa. Gutxi gora-behera hiru herenetan banatzen da proiektuen izaera:

  • % 39 kudeaketa aurreratuko sistemekin lotutako ekimenak dira, batik bat ERP edo enpresako baliabideak kudeatzeko software ezarpenekin.
  • % 32 telelana ezartzeko ekimenak dira, deiuldia honetara egokitu baitzen deialdia, Covid-ak eragindako eszenatokiaren erdian, enpresak sendotzeko eta laguntzeko,
  • Gainerako proiektuek zerikusia dute 4.0 industriako aplikazioen garapenarekin, hala nola, automatizazioa, Big Data, adimen artifiziala, ikusmen artifiziala, machine learning, errealitate birtuala edota errealitate areagotua.

Adi, oraindik irekita daude zenbat laguntza lerro Covid-19 egoera dela eta. Ikusi SPRIren webguneko orrialde hau.

Erantzun

Sartu