Joan den astean iragarritako WikiBizi Euskal Herria ekimenaren barruan, Euskarazko Wikipediak hiru argazki lehiaketa jarri ditu martxan aurtengo udan: WikiBizi Ondarea, WikiBizi Kultura eta WikiBizi Natura. Gaurdanik irailaren 30a arte karga litezke argazkiak hiru gai horien inguruan.
Kasu honetan, urtero ondarearen inguruan egiten den Wikipediako ekimenaren aurtengo edizioa litzateke hau, baina uda osora luzatuta. Euskal Herriko ondare monumentuen ilustrazioak gehitzea da gakoa. Azalpen orrian bertan daude zerrendatuta, herrialdez herrialde, herriz herri. Lehen saria da Konstruktor argazki kamera bat, eta 2.a eta 3.a 70 eta 30 euroko bonoak Donostiako Hontza liburudendan.
Kasu honetan, era honetako argazkiak bildu nahi dura: Jaiak, erromeriak, festibalak, ohiturak, dantzak, ondare immateriala... Kultura, oso zentzu zabalean. Adi instrukzioei. Lehen saria izango da 2 pertsonentzat bazkaria Laua Jatetxean, eta 2. eta 3. Hontzako bonoak.
Lehiaketa honetan erretratatu ditzakezu naturguneak, ibaiak, ur-jauziak, geologia, zuhaitz bereziak, fauna... LomoInstant San Sebastian kamera da lehen saria, eta gero Hontzako bonoak.
Ikus hiru lehiaketa hauetan dagoeneko jendea kargatzen hasi den irudiak:
Euskarazko Wikipediaren lehiaketa hauez aparte, 2020ko uztailea Wiki Loves Earth ekimenaren hilabetea da, eta kasu horretan beste lehiaketa batzuk ere badaude, tokian tokiko naturguneak erretratatuz ilustratzeko. Hortaz, WikiBizi Naturan parte hartzen baduzu uztailean... agian beste lehiaketa hauetan ere parte hartu dezakezu:
Erantzun
Sartu