Teknologia albisteak

Poltsiko antzerkian euskarazko lanen eskaintza sustatzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-06-27 : 11:34

Donostiako Udalak, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzaz, Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XI. proiektu deialdia jarri da martxan. Helburua da obren estreinaldia egitea Donostiako Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren datorren urteko programazioan (2021ko otsaila-martxoa). Deialdian aukeratutako bi antzezlanetako bakoitzak 4 emanaldi egingo ditu Donostiako hainbat tabernatan.

Hauek dira deialdiaren eskaera nagusiak, baina badaezpada, deialdiaren orrian zuzen kontsultatu:

  • Mota eta genero guztiak onartuko dira, baita diziplinaartekoak ere.
  • Proiektuek Poltsiko Antzerki formaturako egokiak izan beharko dute, hau databerna edota bestelako espazio txikietara egokitzeko modukoak izan beharko dute.
  • Banaka zein taldeka aurkeztu ahal izango da, partaideen adina 16 urtetik gorakoa izan beharko delarik (salbuespenak azalpenekin, izatekotan).
  • Aurkeztutako antzezlanak jatorrizkoak, estreinatu gabeak eta euskaraz izango dira.
  • Gidoiak ezin dute idatzita egon deialdia aurretik.
  • Eszena baten lagina bidalu behar da.
  • Proiektuek euskara maila egokia izan behar dute.
  • Antzezlan proiektuek ezin izango dute 70 minututik gora iraun eta gutxienez 30 minutukoak izan beharko dute (salbuespenik egitekotan, azalpenekin).
  • Proposamenak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 1an abiatu eta irailaren 24an amaituko da.

Informazio gehiago eta oinarriak hemen.

Erantzun

Sartu