Flandria eta Gales eskualdeekin lankidetza estrategikoak lantzeko dirulaguntzak iragarri ditu Eusko Jaurlaritzak. Proiektu industrialak aipatzen dira, baina baita kultura eta sormenarekin zerikusia dutenak, eta Galesko kasuan, hizkuntzarekin bereziki. (irudian, Flandria eta Galesko banderak)
Flandriaren kasuan, 2015eko hitzarmen baten luzapena onartu da, eta era honetako jarduera eta lankidetza proiektuak finantziatu ahal izango dira:
– Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza (industria eta teknologia, osasuna, gizarte-politikak, genero-berdintasuna, sektore publikoaren kudeaketa, azpiegiturak eta garraioa).
– Lan-merkatua eta ekonomia-politika (lanbide-heziketa, produktibitate- eta lehiakortasun-politikak).
– Ingurumena (klima-aldaketa, uren, materialen eta hondakinen tratamendua, eta ingurumenarekin eta energia berriztagarriekin bateragarriak diren teknologiak).
– Osasuna (batez ere, zainketa kronikoak).
– Kultura- eta sormen-sektoreak.
– Kultura anitzeko gizarte tolerantea bultzatzea (bakea eraikitzea eta giza eskubideak errespetatzea).
– Europako eskualdeen papera indartuko duten ekimenak eta aliantzak.
Galesekin, 2018ko hitzarmen baten luzapena da luzatzen dena, eta era honetako egitasmoak sartzen dira barruan:
– Mugikortasuna eta garraioak (batez ere, trenbide-azpiegiturak eta -zerbitzuak).
– Ingurumena eta klima-aldaketa.
– Teknologia, berrikuntza eta lehiakortasuna.
– Itsas energiak.
– Nekazaritzako elikagaien industria.
– Hezkuntza eta prestakuntza.
– Zerga-estrategia eta -politika, zerga-administrazioaren politika, aurrekontu-kudeaketa eta gizarte-zerbitzuak.
– Osasuna eta Gizarte Laguntzako Zerbitzuak, balioetan eta zahartze aktibo eta osasungarrian oinarritutako arreta medikoa.
– Negozio-aukerak.
– Gizarte kulturanitza eta tolerantea bultzatzea (batez ere, hizkuntza-politikaren eta kultura-sektorearen sustapenaren arloan).
Eskaerak aurkez daitezke bi eratako gastuak betetzeko:
Hilabeteko epea dago atzodanik, eskaera EHAA buletinean aurkeztu zenetik. Bertan daude detaile guztiak.
Erantzun
Sartu