"Gazteok ez dugu ordainduko" izeneko manifestua kaleratu dute Euskal Herriko gazteria sektore batzuetako eragile eta talde zenbaitek. Koronabirusak eragindako kritsiaren aurrean erantzuteko dinamika bat bultzatu nahi dute, premisa honetatik abiatuz, arazoa "sistema kapitalista heteropatriarkalaren erroetan" dagoela.
Manifestuak zenbait gako nagusi aipatzen ditu: larrialdi klimatikoa, biolentzia heteropatriarkala, hezkuntza, etxebizitza eta lana.
Azken gako/alor horretan zehazturiko puntu batzuk ekarri ditugu hona
- Uberizazio prozesuak autonomo faltsuen figurapean sortu nahi duen lan harremanen eredu berriaren aurrean erregularizazioa. Soldatapeko langile bezala onartuak izatea berme guztiekin.
- Laguntza publikoak jasoko dituzten enpresak gutxieneko lan baldintza batzuk betetzea derrigortzera. Adb. BBK Live, Azkena Rock… bezalako makroebentuetan; autonomoen laguntzak jasoko dituzten ostalaritzako guneetan...
- Lanaldi partzialeko enpresetako langileen lan eskubide zein eskubide sindikalak bermatu.
- Langile heziketako praktiketan minimoak zehaztu.
- Lan ez onartuen baldintzen zehaztapena. Euskal Herrian aitortutakoak ez diren gazteen lanen inguruko analisi bat egitea, langile bakoitzaren problematika mahaigaineratuz sektore horietako egoera landu eta erantzun amankomuna ematen dion lan baldintzen minimo batzuk zehaztea.
- Lan eskaintza publikoen gazteontzako ratioak ezar daitezela.
Manifestua elebiz eta PDFan, hemen.
Erantzun
Sartu