Duela hilabete batzuk Netflix kateak erabaki zuen pandemiaren itxialdiko garairako bere dokumental batzuk sarean libre jartzea. Horretarako Youtuberen azpiegitura erabili zuten, eta, oraingoz, han jarraitzen du aukerak; benetan eduki interesgarriak daude bertan. Jarraian nabarmenduko ditugu batzuk.
Telesail dokumental interesgarriak daude, atalez atal eginak. Horien artean ikusgarriena hauxe:
- Our Planet. Richard Attenborough naturalista eta dibulgatzailearen ahots ingeles ezagunekoak egindako azken lana. BBC-rekin egin zituenak bezain ikusgarria, teknologia berrieneko aurrerakuntzekin. Oharra: Atalek naturaren ederra erakusten dute, baina era berean depresiorako bide izan daiteke, gizakiaren eraginaren aztarnak ere erakusten baitira episodio bakoitzean, eta klima aldaketaren ebidentziarekin lotuta, etorkizun ilun baten iragarpena da dokumental saila neurri handi batean.
Beste dokumental sorta batzuk:
Eta film dokumentalen artean:
- Knock the House. AEBetako Alderdi Demokratako emakume politikari gazte batzuen inguruan, hurbilpen interesgarri bat batez ere AOC delakoa ezagutzeko, Alexandria Ocasio-Cortez. Aurten berriro hauteskunde urtea Estatu Batuetan, zirkunstantzia berezietan, baina hango kanpainen idiosinkrasia ezagutzeko baleko dokumentala.
- The 13th. Estatu Batuetako kartzela sistema beltzen zapalkuntzaren kateorratz inportante gisa. Black Lives Matter kanpainaren kontestua ulertzeko ona.
Dokumental sorta, hemen. Ingelesezko audioak, azpidatziak aktibatu daitezke zenbait erdaratan (eta konfigurazio batzuetan, itzulpen automatiko ez oso onarekin, baita euskaraz ere).
Erantzun
Sartu