Teknologia albisteak

Justizia Feminista, ponentzia eta webgunea

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-06-25 : 11:19

Iazko azaroan egindako Salda Badago Euskal Herriko V. Jardunaldi feministetan ponentzia bat aurkeztu zen, Justizia Feminista izenarekin. Bortizkeria matxistaren eta justiziaren gaia funtsezkoa izan zen jardunaldi hartan eta orain webgune bat sortu dute ponentziari bide emateko: justiziafeminista.eus

 

Ponentziaren iturburua Nik Sinisten Dizut ekimen eta manifestua izan zen, eta haren berri ere jasotzen da webgunean. Beste esperientzia eta ekimen batzuen bilduma ere badago bertan: Kalera Kalera ekimen, Hemen Gaude manifestua, Emagune ekimena, eta izandako zenbait bilkuraren erreferentziak.

Ponentziari berari dagokionez, testu mamitsu bat da, baina puntu batzuk ekarriko dirugu hona: "egungo justizia-sistema aldatzeko edota ordezkatzeko erronkaren aurrean gaudela eta berau birpentsatzeko" eztabaidarako gakoak:

  1. Egungo justizia-sistemarenoinarri eta baloreak kolokan jarri eta irauli
  2. Indarrean dagoen zigor-kodea eta prozedurak deseraikitzearen alde egitea
  3. Justizia eremuan feminismotik diskurtso berriak kokatu
  4. Munstroak eraikitzearen joera ekidin
  5. Biktima erdigunean kokatu
  6. Ekitatea, erantzukizunaren aurrean
  7. Zigor-justiziatik aldentzen diren justizia kultura eta praktikak sakondu
  8. Justizia prozesu bezala ulertu eta bere dimentsio kolektiboa aldarrikatu

Gehiago sakontzeko, ikus justiziafeminista.eus

Erantzun

Sartu