Peio Agirreren artelanen objektua Playmobil irudiak dira. Dantzan.eus atariak euskal dantzarien hainbat tradizioekin egindakoak nabarmendu ditu duela egun gutxi, baina beste gai askoren inguruko eszenak ere sortzen ditu.
Interneteko beste askoren afizioa ere ba omen da playmobil kopinen moldaketa, eta horretara bat egin zuen Peiok duela denbora bat. Bere lehen lan originaletarako inguruan aurkitu zuen inspirazioa, eta horietako bat izan zen bere jaioterrian, Berrizen, elefante batekin egin zen dema edo apostuaren albistea (herriko baserriko idiek irabazi zuten). Horixe jarri dugu irudi nagusian.
Elefantearena bezalako eszena osoak montatzen hasi zen, baina orain pertsonaia bakanak moldatzen egiten du lan batk bat, eta fondo sinpleko argazki baten kontra irudikatzen ditu normalean.
Arte bitxi honen modalitateetan, Playmobileko material propioak moztuz, trukatuz eta ordeztuz lan egiten dutenak daude; baina Peio Agirrek gogortzen den plastilina gehigarri bat erabiliz margoztu eta janzten ditu irudiak. Leitmotiv asko erabiltzen dituen arren, Dantzanen nabarmendu dituzte euskal dantzekin lotura dituzten lan asko. Hemen batzuk:
Jaurrietako axuri beltzeko dantzaria:
Altsasuko momotxorroa:
Durangaldeko gorularia:
Eta besre norabide batzuetatik egindakoa gehitzen ditugu guk hemen:
David Bowie:
Torrente, zine espainiarreko izarra:
Asterix eta Obelix:
Kiss taldea:
Peio Agirreren lanak ikusteko:
Munduko beste playmobil-artista batzuk:
Erantzun
Sartu