Hiru puntu nagusiak dira:
- Lankidetza-publiko sendotua, koordinatua eta egonkorra bermatzea, joan-etorri politikoen eraginetik salbu. Antolatutako gizarte zibileko erakundeekin elkarlanean sendotu eta gauzatu behar du politika horrek, haren espezifikotasuna eta balio erantsia oinarrian dela.
- Gobernu-jardun osoan Politiken Koherentzia bultzatzea 2030 Agendaren bidez, ikuspegi kausala, globala eta tokikoa oinarrian dela, Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH), Klima-larrialdiko agenda eta Garapenerako finantzaketa-agenda bete ahal izateko.
- Lankidetza-politika publikoaren hiru dimentsio hauek indartzea: partaidetza, gardentasuna eta kontuak ematea, eta GGKEen eginkizuna indartzea, lankidetzan erreferentziazko eragile diren aldetik.
Puntu horietarik bakoitzean, zenbait neurri zehazten dira manifestuan.
Era berean, elkartasunaren aldeko beste aldarri bat ere egin dute dokumentu honetan. Dozena bat puntu dituen agiri honetan, hona bakoitzaren goiburua:
- Zerbitzu publikoak indartzea gizarteko esparru guztietan.
- Infekzioaren eraginpean dauden pertsona guztiei arreta emango dien kalitatezko osasun publikoa bermatzea, kaltetuen jatorria eta gizarte-egoera edozein izanik ere.
- Etxebizitzarako eskubidea blindatzea.
- Zaintza-lanari balioa ematea.
- Haurrak babestea eta hezkuntzarako eskubidea bermatzea.
- Larrialdi-egoera honetan gauzatzen diren ekintza guztietan genero-ikuspegi intersekzionala eta aniztasun afektibo-sexualaren ikuspegia kontuan hartzendirela bermatzea.
- Bizitzari eusteko ezinbesteko lana egiten duten pertsona guztien lan-eskubideak aitortzea eta areagotzea.
- Ekonomia suspertzea, gizarte-justiziari eta trantsizio ekologikoari lehentasuna emanez.
- Naturaren parte garela aitortzea.
- Gizarte-egitura eta herritarrek sareak eraikitzeko duten ahalmena indartzea.
- Pertsona guztien askatasun publikoak bermatzea, larrialdi-egoeraren deklarazioak justifikatzen duen murrizketa-esparru honen aurrean.
- Giza eskubideak errespetatzen dituen nazioarteko esparru justu baten alde egitea.
- Gizateria gisa ditugun premiazko beste erronka batzuk ez ahaztea.
Erantzun
Sartu