Teknologia albisteak

BBCren artxiboko bilatzaile berria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-07-11 : 16:11

BBC Programme Explorer BBC kateak jarri duen bere edukien bilatzaile berria da. BBC etxearen telebista eta irrati kateetan bilatzen du, eta baita BBC Sounds audio-biltegian eta BBC iPlayer streaming zerbitzuko edukietan (azken horietara sarbidea itxita dago Euskal Herritik). Guztira 210.000 saio baino gehiago daude eskura.

Basque bilaketa egin dugu eta... ez zaigu hainbesteko emaitza sorta iruditu: 69 emaitza berrehun mila eduki horien artean. Noski, ez da albiste indibidualen biltegi bat, baizik eta saio osoena, eta hortaz, edukiaren murriztapena logikoa izan daiteke. Hala ere, albisteetako pieza bat ere aurkitu dugu, ETAk desegitea erabaki zuenekoa, duela bi urtekoa.

Aurkitutako beste elementu batzuk:

Probatu zuk ere, BBC Programme Explorer.

Erantzun

Sartu