Teknologia albisteak

Musiversika, EHUko lehiaketa musikala

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-06-20 : 15:45

Ekainaren 30era arte zabalik dago Musiversika Euskal Herriko Unibertsitateko 3. musika-ren lehiaketa. Banakako zein taldekako proiektuak aurkeztu ahal dira. Ez da talent show bat, bai aukera polit bat proiektu batekin ezagutzera emateko.

Hainbat helburu ditu lehiaketa honek:

  • Autore eta abeslari gazteak deskubritzea eta sustatzea.
  • Sormena eta musika sustatzea UPV/EHUko ikasleen zeharkako prestakuntzaren funtsezko zati gisa.
  • Kulturalki aktiboagoak eta parte hartzaileagoak izango diren ikasleak sortzen laguntzea.
  • Ikasleek egindako sorkuntza lanei eta artelanei balioa ematea eta sortzen ari diren egitasmoen musika sustatzea eta zabaltzea.
  • Akademiaz kanpoko sorkuntza lana (musikala) sartzea UPV/EHUren kultur eskaintzaren barruan.

Banakako musika proiektuak edo taldekakoak aurkeztu ahal izango dira, betiere gutxienez taldekideetako bat EHUko komunitatearen parte bada (ikaslea, AZPkoa edo irakasle eta ikertzailea). Edozein musika estilo edo joeratako musika proiektuak onartuko dira lehiaketan, inolako mugarik gabe.

Musika proiektuetan, talde edo bakarlariaren lanaren bereizgarri den grabazio bat aurkeztuko da. Edozein formatu onartuko da: mp3 edo beste soinu formatu batzuk, YouTubeko kanalerako esteka, Bandcampeko esteka, Soundcloundekoa… Helbide honetara bidali behar da: musiversika (a bildua) gmail.com

2020ko ekainaren30era bitartean dago, eta mezu bidalketaren gaian musika proiektuaren izena adierazi behar da (artista edo taldea). Antolakuntzak izendatutako batzorde batek 3 musika proiektu hautatuko ditu gehienez, bigarren fasera igarotzeko. Finalisten izenak uztailaren 17tik aurrera ezagutzera emango dira.

Adi, hemen adierazitako hauek oinarrien laburpen bat dira. Ikus baldintza eta oinarri osoak hemen.

Erantzun

Sartu