Teknologia albisteak

Ahots-mezuekin aprobak egiten hasi da Twitter

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-06-18 : 09:19

Ahots-mezuak, testuzkoen ordez, Twitterren. Momentuz bakarrik iPhonee-etako iOS app bertsioaren bitartez, eta bakarrik ausaz aukeratutako erabiltzaile gutxiengo batentzat, baina hortxe dago aukera atzodanik. Hemen akaso aukera berri honekin bidali den euskarazko lehen audio-txioa.

Whatsapp-eko testugintza ahots-mezuek ordezkatu duten bezala, hori ote Twitterren etorkizuna? Oraingoz, ahots-mezu bat grabatzen duzunean, mezu osoa horrek ordezkatzen du. Ezin da "irudi + testu" edo "testu + bideo" konbinazioak egin daitezkeen bezala, ahotsezkoekin ezer egin.

Era berean, mugikorreko mikrofonoa irekita grabatzen da mezua, zuzenean-edo, eta ez dirudi mp3 bat edo beste audio fitxategi bat kargatzerik dagoenik.

Nola jakin ea zure kontuak baduen aukera hau? iPhoneko zure Twitter aplikazioan, mezua idazteko eman. Irudia kargatzeko ikonoaren ondoan, uhinak adierazten dituen beste hau baduzu, sakatu eta grabatu zure ahotsa.

Horixe egin du ZientziaKaiera kontua daraman lagunak (uste dugu Uxune Martinez EHUko dibulgatzailea dela), eta euskarazko mezu bat utzi du. Akaso historiako lehena kategoria berezi honetan.

Eguneraketa: Urtzi Urkizuk abestea erabaki du, Pasaiako zezenaren bertsoak, Mikel Laboa zenaren musikazioarekin edo:

Erantzun

Sartu