"Euskal Eskola Publikoaz harro", mobilizazioa eta manifestua
Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Gasteizko Plataformak eta harekin bat egin duten zenbait kolektibo eta elkarteok «Euskal Eskola Publikoaz harro» kanpaina abiatu dute. Hala diote: "Parte hartzeko proposamena luzatu nahi dizuegu. Zuekin eta EAEko ikastetxe, eskola, haurreskola eta laguntza zentro (Berritzeguneak, Irale…) guztiekin jarri nahi dugu harremanetan helburu honekin bat egin dezagun: hezkuntza-sistema publikoaren defentsa".
Plataformak bideoa ere egin du publiko, non hainbat ahotsek bat egiten duten beraien aldarriarekin:
Gasteizko talde honen iritziz, EAEn ezarri den hezkunbtza sistema duala (publikoa eta pribatua-itundua), integrazioaren eta berdintasunaren kontrakoa da: "...ikasle guztiei aukera berberak eskaintzen ez dizkiena, beren egoera sozio-ekonomikoaren, jatorriaren edo erlijioaren arabera bereizi, eta jatorrizko ezberdintasunak mantentzen dituena. Integrazioaren aurka doan hezkuntza-sistema bat finkatu da, gizarte-zatiketa eta haustura bultzatzen dituena, sare publikoa bigarren mailara baztertuz. Sistema diskriminatzailea eta segregatzailea. Hori guztia diru publikoarekin finantzatuta".
Taldearen manifestu osoa hemen.
Erantzunak kargatzen...