Hildako Bizidunen Gaua karta bidezko euskarazko estrategia jokoa da. Space Hulk: Death Angel” mahai jokoan oinarritua dago, 1 eta 6 lagun artean jolas daitezke (hau da, bakarrik ere jolasten ahal da). Jolasa hura bezala Manchester hirian 1984an kokatua dago, baina arauak eta moldeak aldatuta daude.
Dokumentu honetan jokoaren instrukzioak daude euskaraz, eta baita karta bakoitzaren aurrealdea eta atzealdea, inprimatu eta jolastu ahal izateko. Araudia behar da jokatzeko, eraso eta defentsarako dadoa, eta 142 karta; horien artean:
Hemen instrukzio grafiko batzuk, nola inprimatu eta tolestu kartak. Laguntza gehiagorako, jokoaren sortzaileek lagun zaitzekete Twitterretik, @hildakobizidun1 kontua sortu baitute.
Nor dira joko euskaratu honen atzean daudenak? ba agertu dira pare bat hedaibidetan, Argian edo Euskalerria Irratian, baina ez dute detaile askorik ematen beraien identitate ilunaz... Hori bai, musika egiten ere badakite, kantua sortu baitiote jokoari!
;
Erantzun
Sartu