Teknologia albisteak

Burujabetza teknologikorako hezkuntza irudikatzen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-06-17 : 09:03

Bihar osteguna, ekainak 18, Hezkuntza Librezale topaketen bigarren jardunaldia izango da, streaming bidez, "Burujabetza teknologikorako hezkuntza irudikatzen" izenburuarekin eta partaide hauekin: Miren Berasategi (Deustuko Unibertsitatea), Alex Gabilondo (IKT aholkularia Irungo Berritzegunean), eta Dabid Martinez, aktibista.

Joan den asteko lehen jardualdiaren gaia izan zen zelan bizi izan duen konfinamendua hezkuntza komunitateak. Hura grabatua geratu da Peertube plataforman. Hemen duzue solasa ikusgai:

Solas horretarako Jitsi plataforma erabili zuten parte-hartzaileek, baina zuek ez duzue Jitsi bidez konektatu behar, Hezkuntzan Librezaleren orri honetan egongo da erretransmisioa.

Gaurko gaia, burujabetza teknologikoa, Hezkuntzan Librezaleren inguruan bildutako hezitzaile eta guraso talde baten kezka funtsezkoa da. Iazko udazkenean agiri bat kaleratu zuten, Microsoft edo Googleren dependentzia ebitatzeko eta software librearen bidez pribatutasuna bermatzeko.

Hezkuntzan Librezale taldearekin bat egiteko, hemen beraien webgunea. Telegram bidezko kanal bat ere badute, https://t.me/hezkuntzalibre helbidetik harpidetu zaitezke.

Erantzun

Sartu