Euskararen Etxea, Bilbon 2004tik dagoen zentro publikoa, otsailean berrireki zen, Sustatun iragarri genuen bezala. Baina jarraian antolatu zen Hizkibridoak ekitaldi zikloa ezin izan zen gauzatu, Koronabirusaren krisiagatik. Orain berriro programatu dute, udazkenerako.
Ekitaldiok udazkenean egingo dira, eta errealitate berrira egokituko dira; hortaz, edukiera murriztu beharko da. Horren aurrean, ikuskizunak streaming bidez ere zabalduko dira. Honatx data berriak:
Orainmenean. Urriak 8. Txakur Gorria Sormen Kolektiboa. Bertsolaritzaren genealogia feminista posible bat berridazteko, ikusezin izandakoak ikusaraziz, emakumez osatutako bertso-saioa.
Muga. Urriak 22. Xabier Montoiaren Anfetamiña lehen poema liburuan oinarritutako eta Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak argitaratutako egitasmoa. Musikari zenbait elkarlana, argazkiekin lagunduta. David Bowiek ilea moztu zuen egunean hasten da historia... ausartu zen idazten Montoia. Hortik kontuak.
Habiak. Azaroak 13. Anari kantariaren lan homonimoan oinarritutako arte erakusketa kolektiboa. Anari eta bere taldeak ere bertam izanfo da joko du zuzenean 19:30ean
Bertso saio literarioa. Abendiak 19. Mari Luz Esteban antropologo feministak, Maialen Lujanbio eta Miren Amuriza kantuan jarriko ditu.
Erantzun
Sartu