Teknologia albisteak

Google Docs, ekintzailetza partekaturako tresna

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-06-16 : 16:41

Duela urte batzuk "udaberri arabiarra" piztu zelarik, haren pizgarri teknologiko-informatiboak sare sozialak izan zirela zabaldu zen.
2020ko udaberri honetan, Estatu Batuetan Black Lives Matter mugimendua berrindartu delarik, beste indar teknologiko bat ari da nabarmentzen ekintzaileen antolakuntzan: Google Docs. Horixe dio behintzat MIT Technology Review berrikuntza teknologikoen behatokiak.

Arabiar udaberria 2010 eta 2011 urteen artean izandako altxamendu sorta bat izan ziren, Tunisian eta Egipton erregimen aldaketa ekarri zutenak. Twitter eta Facebook-en eragina ez zen nolanahikoa izango orduko haietan, baina epe luzeko eraginkortasunaren aldetik, hark zer eman zuen zalantzan dago batik bat. Egipton, izatez, kontra-iraultza militarista batek kontrol sozial ikaragarria garatu da harrezkero, eta "udaberria" Sirian segituan usteldu zen 2012an hasitako gerra zibilarekin, zeinaren ondorietako bat izan da Daesh eta hainbat adarren adaptazioa bideoan oinarritutako sare-sozialetara, propaganda kanal nagusi gisa.

Google Docs-i dagokionez, udaberri hura amaitzearekin batera sortu zen, 2012an. Hasiera batean, LibreOffice edo Microsoft Office tresnen alternatiba bezala ikusi izan zena, laster bere kolaborazio aukerengatik garatzen hasi zen. Edizio kolektiboa, edo ohar-konponketa bidezko interakzio sistemek edizio partekatua errazten dute.

Era berean Google Docs dokumentu multzoko beste baliabide batzuk ere erabiltzen ikasi du jendeak, hala nola Google Forms formularioak, era guztieako datu-bilketarako edo baita ihes-gela edo escape-roomak antolatzeko ere (hemen adibide bat euskaraz, Sustatun komentatu genuena).

Formulario eta Doc askotan, jendearen e-posta bilketa behartzen baduzu, jendeak identifikatu beharra dauka, baina edizio anonimoa ere baimendu dezake Google Doc bat sortzen duenak: hortxe du indarra, hain zuzen, ekintzailetzarako. Erabiltzaile anonimoen edizio lanak posible dira, bai, eta aninalien abatarrekin identifikatzen dira.

Hona baliabide zerrenda interesgarri bat, George Floyd-en heriotzaren ondoren sortua, Google Docs oinarri duten gauzak:

Kontuan izan, gainera Google Doc euskaraz dagoela, irudiak erakusten duen bezala.

Erantzun

Sartu