Teknologia albisteak

Berton Bertokoa taldearen erreibindikazioa sarean, "blokeo" simulazioarekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-06-14 : 08:46

Berton Bertokoa taldea "eskoletako jantokietan gure seme-alabei ematen zaien elikadura-kalitateaz arduraturik" gurasoek sortua da, Durangaldean. Aste honetan ekintza bat burutu dute, simulazio bat nola catering enpresa batzuen webguneak blokeatzen zituzten. Albistearen zabalkundeak okerren baterako bidea ere eman du, blokeoaren berri ematean, irudiak simulazioa zirela ez baitzen zabaldu hasieran.

 

Jangela eredu berria eskatzen dute Berton Bertokoa taldekoek, “umeentzat osasuntsua, bertoko eta sasoiko produktuak erabiliko dituena; baserritar, arrantzale eta hezitzaileen "+lan-baldintza justuak bermatzeko pentsatua. Kalitatezko hezkuntza eta elikadura oinarrizko eskubidetzat dute, agintari publikoek bermatu beharrekoak.

Eredu hori builtzatu beharrean, taldekoek uste dute eskoletan elikadura negozio bihurtu izana, eta horregatik egin dute bideo hori. Eurest, Grupogasca, Gastronomia Baska, Tamar, Cocina Central Goñi eta Cocina Central Magui konpainien webguneak itxiko balituzte bezala.

Hari honetan ikusten den bezala, fikzioaren eta egiaren arteko kontuak gaizkiulertu batzuk sortu ditu, baina bideoari erreparatzen badiozue, "ekintza pirataren" estetikak argi uzten du antzezpen bat dela kontua, eta baita webgune itxiak desblokeatzeko kodea: "Jangela eredu berria". Ez, alegia, bitcoin ordainketa txantajeak eta halakoak...

 

Erantzun

Sartu