Hilaren 19an, ostiralarekin, hasiko da UEMAk sustatutako kanpaina berria, "Bertatik Bertara", "Gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak” aldarrikatzeko asmoz sortua. Udan abiatu eta udazkenean jarraituko du kanpainak, eta hainbat material sortuko da herrietan banatzeko, euskara eta ekonomia sustengagarria babesteko intentzioarekin.
UEMAk eta (oraingoz) 61 udalek bultatzen dure BERTATIK BERTARA kanpaina, herritarrei eta bisitariei erakusteko gure herria zer-nolako altxorra den, eta bertatik bertara zenbat goza dezakegun. Kanpainaren helburu nagusiak izango dira:
Partaidetza irekia sustatu nahi da kanpainarekin: "Zuk eskaintzen duzun zerbitzua herriaren bizitzaren zati da, eta baita erakusleiho ere, hein handi batean. Horregatik, bidelagun nahi zaitugu egitasmo honetan."
Hortaz, herrietako ekoizle, zerbitzu eta norbanakoek kanpainan nola parte-hartzeko formakuntza/informazio saio batzuk antolatu dira, asteartean (hilak 16) eta ostegunean (18), bi kasuetan txanda bi, 10:00etan eta 17.00etan, 45 minutuko ikastarotxo baten eran, telekonferentzia bidez hemen: https://meet.jit.si/BertatikBertara
Hasiera batean, uda sasoian, turismo eskaintzan bertako altxorrak nabarmenduko ditu kanpainak, euskararen erabileratik hasita. Udazkenetik aurrera, berriz, udalerri euskaldunen garapenarekin lotutako hainbat ekimenen aterpe izango da kanpaina, udaletatik tokian tokiko produktuak eta ekonomia sozial eraldatzailea nola lagundu daitezkeen hausnartzeko eta lanerako ildo berriak abiarazteko.
Informazio gehiagorako, ikus UEMAk Google Driveko karpeta partekatu honetan jarri duen materiala.
Erantzun
Sartu