Teknologia albisteak

Gozatu Sarean Euskaraz, hainbat baliabideren bilduma

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-06-11 : 15:33

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) kanpaina abiatu du euskarazko baliabide digitalak zabaltzeko: Gozatu Sarean Euskaraz. Eusko Jaurlaritzak inoiz sustatutako produktuak aukeratu dituzte zabaltzeko.

Lehenengo fase honetan aisialdiarekin eta kirolarekin lotutako eduki eta baliabideak zabalduko dira. Hurrengoetan, berriz, beste baliabide batzuk zabalduko dira (kulturakoak, euskara ikastekoak…). Irailera arte iraungo du kanpainak. Lehen faseko eduki sustatuen artean, jokoak eta aplikazioak, ipuinak, esperimentuak, eskulan aukerak, web-serieak... Interneten, software gisa edo aplikazio gisa erabiltzekoak, noski,

HPSk zabaldutako ohar baten arabera, "Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Deialdian esleipendun direnei berariaz eskatzen diegu egiten dituzten produktuak zabaltzeko, eta egiten dute, baina, hala ere, askotan gerta daiteke nahikoa ez izatea eta produktu horiek Interneteko zabaltasunean galtzea, kasurik txarrenean, edo aurreikusitako erabiltzaile-kopurua txikiagoa izatea eta indarra galtzea."

Hain zuzen ere egun hauetan dago irekita Ingurune Digitaleko produktuak laguntzeko deialdia, hemen informatu genuen bezala.

Erantzun

Sartu