Teknologia albisteak

"Lehenik bizitza!" lemarekin mobilizatzeko deia 19rako

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-06-13 : 15:14

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak mobilizazioak deitu ditu datorren asterako, ekainaren 19rako. "Normaltasun berria" deitu duten horretarako itzultzea lehenego parametro zaharretan izan ez dadila da erreibindikatzeko kontua.

Hala adierazi dute ohar batean: " Dagoeneko gauzak aldatu dira eta ez gara lehengora bueltatuko. Berdin zaigu, ordea, guk ez dugulako nahi aurreko normalitatea, guk aurrera egin nahi dugulako. Atzean utzi nahi dugu osasun krisi bati erantzuteko gai ez den jendarte antolaketa. Pertsonak, komunitateak eta planeta babestea lehenetsi behar da, ez merkatua, etekin ekonomikoa eta jabetza pribatua. Langile eta herri sektoreen interesak erdigunean jartzeko unea da. Lehenik bizitza! "

Atxekimendu zerrenda bat aritaratu da PDF honetan.

Mobilizazioak bideratzeko Telegram bidezko kanal bat ireki dute, eta parte hartu nahi dutenei dei egin diete bertara gehitzeko.

Pandemiako konfinamenduko garaian, Euskal Herriko Karta Sozialak 10 puntutan bildutako "eraldaketa sozialerako dekalogoa" landu zue:

  1. Zerbitzu publikoak garatu.
  2. Egoera prekarioenetan dauden kolektiboak babesteko neurri eraginkorrak.
  3. Oinarrizko eskubideak bermatzeko neurri zehatzak.
  4. Zaintza lanak aitortu eta bermatu.
  5. Indarkeria matxistari aurre egiteko premiazko neurriak.
  6. Lanpostueen defentsa eta bermea. 
  7. Informazio eskubidea bermatu.
  8. Krisiaren eragina ez dezagun langileok ordaindu.
  9. Lurraldetutako ekonomia sareak babesteko neurriak.
  10. Burujabetza bizitza sustengatzeko.

Erantzun

Sartu