Bidehuts disketxeak bere katalogo osoa sarean jarri du entzungai, Bandcamp plataforman. Bidehuts zigilu 2006an sortu zuren Lisabö, Anari, Inoren Ero Ni eta Hotel taldeko kideek. Musikari hauen aurreko lan batzuk Bandcanp horretan agertu dira orain, hala nola "Ezarian", Lisabö taldearen 2000. urteko lehen disko mitikoa.
Lisabören Ezlekuak diskoa izan zen Bidehutsen lehen argitalpena. Katalogo orain partekatuan aurkitzen ditgu halaber Xabier Montoia, Audience, Musego, Anari edo Inoren Ero Ni.
Baita ere Txinaurriak, Mikel Laboari ikasitako kantuak. Bidehutsek bultzatutako lan horretan Euskal Herriko hainbat rock talde eta bakarlarik hartu zuten parte, “Laboari ikasitako kantuak” moldatuz. Besteak beste, Ruper Ordorika, Ama Say, Borrokan, Berri Txarrak, Eten...
Lehenagoko lanei dagokionez, aipatu bezala, Lisabören Ezarian, 2000. urteko diskoa, Esan Ozenki zigiluak kaleratu zuena. Euskal disko onenen zerrenda batean agertu zen hemen Sustatun 2004. urtean (akaso geroztik hoberik ere egingo zen. 1998. urtearen hasieran sortu zen Lisabö, eta urte bereko uztailean eman zuen lehen kontzertua. Ezarian diskoa Fugazi, Shellac eta Slint taldeen eraginpean osaturiko lana izan zen, diseinu erakargarriz aurkeztua. Taldearen ezaugarri garrantzitsuenetakoa agerian gelditzen da disko horretan: tentsio eta intentsitatez gainezka dauden kantuak sortzeko gaitasuna, Karlos Osinagak erraietatik abesteko duen erak areagotua.
Bisitatu eta entzun: https://bidehuts.bandcamp.com/
Erantzun
Sartu