Teknologia albisteak

Everesteko espedizioa oroitzeko, gu ere bai ikurrinarekin tontorretara

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-05-12 : 15:25

Duela 40 urteEuskal Espedizioa, Martin Zabaleta buru zela eta Pasang Temba sherparekin batera, Everesteko gailurrera iritsi zen, eta tontorrean ikurriña jarri zuten. Gu ere bai ekimenak hori ospatu nahi du 2020 honetan, eta horretarako hainbat ekimen antolatu dituzte egunotan.

Batetik, #ikurriñamendian izeneko ekimenean, maiatzaren 16 eta 17ko asteburu honetan, Euskal Herriko mendi gailurretan ikurrina jartzeko deia egin dute. "Konfinamendu sasoian gauden arren, gure mendi irteerak egiteko sekulako gogoa eta grina daukagu. Ikurriña hartu eta gailur eta tontorretan argazkiak egingo ditugu. Etxekoekin, bakarka, segurtasun neurriak mantenduz… argazki koloretsuz beteko ditugu gure sareak, gure mugikorretatik lagunei erakutsiko diegu eta guztion artean euskal mendizaletasunari omenaldi herritarra egingo diogu, zazpi lurraldeetan", diote webgunean.

Era berean, manifestu bat kaleratu du ekimen honek: Herri oso bat gailurrean. Hona pasarte batzuk:

"Auzolana. Militantzia. Ilusioa. Konpromezua. Borondatea. Herri oso bat izan zen espedizio hura; edo zinema lantzeko film proiektuak; edo herri eskolak, gau eskolak, ikastolak, kultur elkarteak. Frankismo gogorrenaren itzalpetik esnatu eta gogotsu herri proiektuak landu zituen orduko gizon eta emakume belaunaldiak. (...) Euskal mendizaletasunak, eta kirolak orohar mundu ikuskera bat ematen digu, baina modu berean munduari gu zer eta nor garen erakusteko aukera paregabea.
(...) Askatasun egarri da gure herria, eta nazioartean erakutsi nahi dugu zer garen eta zertarako gauza izan gaitezkeen. Erronka horretan gabiltza oraindik, baina ziur gaude lortuko dugula."

 

Erantzun

Sartu